Kaixo lagunok.
#Nuestrosbomberos eta #SoloServiciosPublicos izenpean abiatu dugun kanpaina berri honetara ongietorria eman nahi dizuegu. Gure nahia zuek ere erronka honen parte izatea da, izan ere herritarren ongizatea oso garrantzitsua da guretzako. Administrazioek, politikariek…gizarteak orohar gure zerbitzuen publikotasuna eta profesionaltasunaren garrantzia ikus dezaten nahi dugu.
- Horretarako zuen mugikorrekin bideo bat grabatzea eskertuko genuke, horizontalean ahal dela. Pilota bat jaso, esaldi bat esan eta berriz botatzea da kontua. Esaldia “Nik suhiktzaileekin bat egiten dut oinarrizko zerbitzu publiko bat direlako”.
- Azkenean guztion artean pilota pasatzearen keinua irudikatuko duen kate sinboliko bat lortzea litzateke gakoa.
- Bidali bideoak bomberospublicos@gmail.com era edo watsapez 610.29.30.78 telefonora.
- Grabatutako bideoak zuren sare sozialetan mugi ditzazkezu #NuestrosBomberos eta #soloServiciosPublicos gehituaz. Ez ahaztu zuen lagun eta lankideei ere gonbitea luzatzea.
Aurrerago beste bideo bat zabalduko dugu gure kanpainaren puntu garrantsitzuenak azpimarratuz:
- Istripu baten aurrean suhiltzaile profesionalak artatzea ezinbestekoa da.
- Suhiltzaileok “agente de la autoridad” izan behar lukete etxean laguntza eskean edo egoera larrian dagoen horri zuzenean eta arazo administratibo gabe lagundu ahal izateko.
- Dotazio guztiek, irteera mota bakoitzerako, baliabide egokiak eta nahikoak eduki beharko lituzkete beraien lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
ELKARRENKIN GELDIEZINAK GARA