2016. urtean, EAE ko suhiltzaile guztiak batuko zituen elkarte bat sortzeko beharra ikusi genuen. Honako helburuak aurreikusi genituen:

  • Gizarteari “Bomberos Euskadi-ko Suhiltzaileak” plataformaren zerbitzuak ezagutaraztea.
  • Suhiltzaileen jarduera EAEn eta sare sozialetan sustatu eta zabaltzea.
  • Zerbitzuen hobekuntza neurriak proposatzea, bereziki erantzun denboren murrizketarako eta zerbitzuarteko prestakuntzaren berdintasuna lortzeko.
  • Neurri taktikoen eta errekurtsoen homogeneizazioa proposatzea eraginkortasuna hobetzeko.
  • Lanerako metodo eta protokoloen homogeinizazioa sustatzea zerbitzu desberdinen artean. Honela zerbitzu arteko koordinazio eta kooperazioa lortzea espero da. Hauek baitira larrialdietarako printzipio nagusiak.
  • Espreski elkartearen helburuetatik kanpo geratuko dira sindikatuen konpetentzia diren gaiak.

Hurrengo estekan ikus ditzakezue elkartearen estatutuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Nagusian onartzearen ziurtagiria

Elkartearen bazkide izateko sartu zure datuak hurrengo orrialdean.

BAZKIDETU

Jarraitu gure sare sozialak: